Azaroak 19
Inpaktu-ekonomia
Gizartea eraldatzen duten enpresak
Sarekin Days 2026ko lehen jardunaldia inpaktu-ekonomiari eskainiko zaio, eta berrikuntza, jasangarritasuna eta helburu soziala uztartzen dituzten enpresa-eredu berriei buruzko hitzaldiak eta elkarrizketa-guneak izango dira.
9:00-9:30
Irekiera instituzionala
Ongietorri instituzionala eta 2026ko edizioa testuinguruan kokatzeko azalpena, Bizkaiko gertuko ekintzailetzaren zereginari arreta berezia eskainita.
Teresa Laespada · Bizkaiko ahaldun nagusiordea eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua.
2015az geroztik foru-diputatua da. Deustuko Unibertsitatean Soziologian doktoretza lortu zuen, eta bertako Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle titularra da, gaur egun eszedentzian. Drogamenpekotasunen Deustuko Institutua zuzendu du, eta Eusko Legebiltzarreko kidea izan da.
9:30-11:00
Hitzaldi nagusia
“Ekonomia soziala, inklusioa, berrikuntza eta inpaktua duten enpresa-eredu berriak”
Jose Mari Luzarraga · MTA–LEINN CoFounder & International Leader · MTA–LEINN CoFounder & International Leader · ASHOKA Fellow – Higher Education Social Innovation Leader.
Ekintzaile soziala eta hezitzailea da, eta nazioarteko erreferentea hezkuntza-berrikuntzan, ekintzailetzan, kooperatibismoan eta inpaktu sozialeko teknologiaren eta adimen artifizialaren arloetan. Mondragon Team Academy (MTA World) erakundearen sortzaileetako bat da, eta LEINN (Liderazgo Emprendedor e Innovación) egitasmoaren sustatzailea.
Mondragon Unibertsitatean doktoretza lortu du, eta Deustuko Unibertsitatean (DBS) lizentziatua da. Gainera, berrikuntza teknologikoan, adimen artifizialean eta Legal Tech arloan zuzendarientzako prestakuntza jaso du MITen eta ESADEn.
11:00-11:30
Sarea ehuntzen
Kafe-atsedenaldia Torre Iberdrolako erakusketa-gunean; bertan, 15 proiektu daude ikusgai, gizarte-ekintzailetzakoak eta migrazio-esperientzia duten pertsonek sustatutakoak.
11:30-13:00
Mahai-ingurua
“Inpaktu soziala: xedeak enplegua eta oparotasuna sortzen dituenean”
Ekonomia sozial eta solidarioari lotutako eragileekin elkarrizketan aritzeko gunea, ikasitakoa, erronkak eta lankidetzarako aukerak partekatzera bideratua.
MODERATZAILEA:
Carlos Askunze · Izangai Elkarteko arlo soziolaboraleko koordinatzailea
Ekonomia solidarioaren erreferentea da Euskadin. 18 urtez REAS Euskadi eta Gizatea koordinatu zituen, eta Fiare Banca Eticaren hainbat egituratan lankidetzan aritu da.
PARTE-HARTZAILEAK:
Luigi Carinci · REAS Red de Redes erakundeko presidentea
Nazioarteko harremanetan lizentziatua da, eta lankidetzaren eta garapen ekonomikoaren arloko masterra du. Red Internacional B·Live zuzentzen du, eta tokiko ekintzailetzarekin eta kontratazio publiko arduratsuarekin lotutako ekimenak sustatu ditu.
Arantza Echaniz · Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra eta Bilbao I arloko zuzendaria
Enpresa Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta bertan Bilbao I arloa zuzentzen du. EDISPe taldean ekonomia soziala, pertsonengan oinarritutako kudeaketa, etika eta generoa ikertzen ditu.
Pablo Santaeufemia · EmprendES erakundeko presidentea eta Bridge for Billions erakundeko CEOa
Ekintzaile soziala eta Bridge for Billions erakundearen sortzaileetako bat da. Erakunde global horrek ekintzailetzarako sarbidea demokratizatzen du. EmprendES elkarteko presidentea da (Ekintzailetzari Laguntzeko Erakundeen Espainiako Elkartea).
Pablo Ocaña · Grupo Urbegiren sortzaileetako bat eta administrazio-kontseiluko kidea
Ingeniaria eta ekintzailea. Grupo Urbegiren bidez, jarduera ekonomikoa, enplegu-sorrera eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen inklusioa uztartzen dituen enpresa-proiektu bat sustatzen du.
13:00-13:45
Eredu sozialeko arrakasta-kasuak
Inpaktu soziala duten proiektuak garatzeko hainbat modu erakusten dituzten enpresa-esperientzien aurkezpena.
PARTE-HARTZAILEAK:
Guillermo Ibáñez · Plataforma 50
Anne Del Moral y Olatz Martija · Duararen sortzaileak
Duaran, 2023an Bilbon sortu zuten berrikuntza jasangarrirako agentziak, upcycling eta moda zirkularreko proiektuak bultzatzen dituzte ehungintzaren eta modaren industriak ingurumenean duen eragina murrizteko.
Jon Ander Fernández · Kuvu sortzaileetako bat
Kuvuren erabiltzaileak erakartzeko lana lideratzen du, belaunaldien arteko bizikidetzarako plataforma, gela libre bat duten adineko pertsonak aldi baterako eta prezio eskuragarrian etxebizitza bat bilatzen duten gazteekin harremanetan jartzen dituena.
13:45-15:00
Sarea ehuntzen
Koktela erakusketa-gunean; bertan, gizarte-ekintzailetzako ekimenak eta migrazio-esperientzia duten pertsonek sustatutako proiektuak daude ikusgai.
15:30-18:00
Sarekin Beats
Natalia Pérez · Konpositorea, ekoizlea eta gitarra-jotzailea · Koalak Studios
Alba Vidal · Koalak Studios estudioko sormen-zuzendaria
Sormen-esperientzia parte-hartzaile honetan, pertsona ekintzaileek taldetan lan egingo dute, elkar ezagutzeko eta Bizkaian ekitearen abantailei, eragozpenei, balioei eta ziurgabetasunei buruzko musika-pieza propioa sortzeko. Horretarako, adimen artifizialeko tresnak eta estudioaren sormen- eta musika-zuzendaritza uztartuko dituzte.
Azaroak 20
Ekintzailetza-ibilbide berriak gizarte anitz batean
Bizkaia talentu globaletik eraikitzea
Bigarren jardunaldiak talentu globala eta migrazio-esperientzia duten pertsonen ekintzailetza-ibilbideak izango ditu ardatz, eta pertsona horiek Bizkaiko garapen ekonomiko eta sozialari egiten dizkioten ekarpenak ikusaraziko ditu.
9:30-9:45
Irekiera instituzionala
Pertsona migratzaileen ekintzailetzaren gakoak eta ekintzailetza horrek berrikuntzari, gizarte-kohesioari eta tokiko garapenari egiten dion ekarpena azaltzeko hitzaldia.
Pilar Cancela · Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Migrazioen Estatu idazkaria
Santiago de Compostelako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da. Nazioarteko Lankidetzarako Estatu idazkaria eta AECIDeko presidentea izan da, baita Kongresuko diputatua ere; bertan, Berdintasun Batzordeko buru izan zen.
9:45-10:45
Hitzaldi nagusia
“Espero ezazu onena, presta zaitez txarrenerako eta kudeatu datorrena”
Amuda Goueli · Destiniaren sortzaileetako bat eta CEOa
Amuda Goueli Destiniaren sortzaileetako bat eta CEOa da. Destinia Europako turismo-sektoreko enpresa teknologiko berritzaileenetako bat da. Erreferentea da eraldaketa digitalean, negozioetan aplikatutako adimen artifizialean, merkataritza elektronikoan, turismoan eta ekintzailetzan.
Nubian (Egipton) jaio zen, bizitzako lehen urteak basamortuan eman zituen eta zortzi urte zituela Kairora joan zen ikastera. Hainbat herrialdetan ibili ondoren, Espainian finkatu zen, eta 2001ean Destinia sortu zuen Ian Webberrekin batera. Gaur egun, Grupo Destinia Espainiako Internet bidezko bidaia-agentzia nagusietako bat da. Egoitza Madrilen du, eta bulegoak ditu hainbat herrialdetan, besteak beste Erresuma Batuan, Mexikon, Brasilen eta Egipton. Espainian 200 langile baino gehiago ditu.
10:45-11:15
Sarea ehuntzen
Kafe-atsedenaldia erakusketako panelen ondoan; panelek inpaktu soziala duten proiektuak eta haiek sustatzen dituzten pertsonen migrazio-esperientziatik sortutako proiektuak erakusten dituzte.
11:15-12:15
Mahai-ingurua
“Talentu globala, tokiko aukerak”
Migrazio-esperientzia duten pertsonen ekintzailetzari eta talentu globalak lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean betetzen duen zereginari buruzko elkarrizketa-gunea.
MODERATZAILEA:
Miguel Ángel Puentes · Candela Radioko zuzendari nagusia
2008az geroztik Candela Radio zuzentzen du. Gizartea eraldatzeko komunitatean oinarritutako kulturarteko komunikazio-proiektua da. Arte Ederretan lizentziatua da, eta berdintasunari, gazteriari eta bizikidetzari buruzko irrati-saioak eta irrati-tailerrak sustatzen ditu.
PARTE-HARTZAILEAK:
Jolie Botuli Lokaya · IRDAS erakundeko proiektuen koordinatzailea
Nazioarteko harremanetan eta garapenerako lankidetzan aditua da. IRDASen proiektuak koordinatzen ditu, Afrikako diasporak garapen jasangarrian eta inklusio sozialean parte hartzea sustatzeko.
Alberto Galindo· Asocolvas elkarteko zuzendari nagusia (Euskadiko Kolonbiarren Elkartea)
Industria-ingeniaria da, MBA titulua du eta nazioarteko lankidetzan espezializatuta dago. 20 urtetik gorako esperientzia du, eta profesionalen kolektiboa euskal gizartean txertatzeko lan egiten du, talentu globala eta tokiko enpresa-garapena lotuz.
Kateryna Kaminska · UkraniaSOS–Euskrania, pertsona errefuxiatuen gizarte-erakundea
Ekintzailea eta Bizkaiko berrikuntza-ekosistemen dinamizatzailea da. Ukrainar jatorrikoa da, eta 13 urte daramatza Bilbon bizitzen. Talentua, enpresak eta erakundeak harremanetan jartzen ditu aukerak sortzeko.
George Belinga · Koop SF 34, mikroenpresa sozialen haztegia
Jatorri espainiar eta kamerundarreko ekintzaile soziala da. Bilboko Koop SF 34ren bidez, ekintzailetza, ekonomia soziala eta pertsona migratzaileen inklusioa sustatzen ditu, eta Euskadiko proiektuak Kamerungo garapen-prozesuekin lotzen ditu.
Mariama Niang Sylla · Teranga Bizkaiko Senegaldarren Elkarteko presidenteordea eta aholkulari juridikoa
Atzerritartasun- eta migrazio-zuzenbidean espezializatutako abokatua da, Teranga Bizkaiko Senegaldarren Elkarteko presidenteordea eta aholkulari juridikoa, eta TuExtranjeria.com-eko CEOa.
12:15-13:00
Enpresa-esperientziak gizarte ireki batean
PARTE-HARTZAILEAK
Stella García Ardiles · Migrantoria Aholularitzaren koordinatzailea
Migrazioetan aditua, Euskadin bi hamarkada baino gehiago daramatzana, Migrantoriatik erakunde publiko eta pribatuei laguntzen die kultura-aniztasunaren kudeaketan, hasieratik DEMAren laguntzarekin.
Liubov Burianska (Maga Liuba) · Valores Mágicos-eko zuzendari artistikoa, aktorea eta langileen kudeaketaren arduraduna
Kieven prestatutako aktorea eta zuzendari artistikoa da, 2014an Ukrainatik etorritakoa. Hainbat aldiz bere burua berrasmatu ondoren, magia eta ilusionismoa bere enpresa bihurtu ditu, publiko guztientzako ikuskizunak eskainiz eta hainbat sari nazional lortuz.
Lili Villalobos Wilches · Jappy Gallery sortzaileetako bat eta CEO
18 urte daramatza haur hezkuntzan, DILYAN Montessoriren sortzaileetako bat bezala. Esperientzia horretatik jaio zen Jappy Gallery, Bilboko zentzumen-museoa, artea esperientzia parte-hartzaile eta inklusibo bihurtzen duena.
13:00-14:00
2026ko Sarekin Sarien banaketa
- Balantze Hirukoitzarekin bat egiten duen eta Jasangarritasunera bideratuta dagoen enpresa. Beren jardueran emaitza ekonomikoak, inpaktu soziala eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen dituzten enpresak aitortzen ditu.
- Enpresa Transmisioko enpresa adibidea. Errelebo- edo transmisio-prozesu arrakastatsuen bidez negozio baten jarraipena bermatu duten ekimenak aitortzen ditu.
- Ohorezko Saria. Erreferentziazko ibilbideak, erakundeak edo pertsonak aitortzen ditu, ekintzailetza-ekosistemari eta garapen ekonomiko eta sozialari egindako ekarpenagatik.
14:00
Sarea ehuntzen
Amaierako koktela erakusketa-gunean; bertan, 15 proiektu daude ikusgai, ekonomia sozialekoak eta migrazio-esperientzia duten pertsonek sustatutakoak.