Teresa Laespada habla ante el público en la edición de 2025
SarekinDays » Egitaraua » Erakundeen ordezkaritza
Teresa Laespada

Teresa Laespada

Bizkaiko ahaldun nagusiordea eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua.

Teresa Laespada Bilbon jaio zen. Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da, eta Deustuko Unibertsitatean Soziologian doktorea. Unibertsitate horretako Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle titular gisa garatu zuen bere ibilbide akademikoa; gaur egun, kargu instituzionala dela eta, eszedentzian dago postu horretan.

Drogamenpekotasunen Deustuko Institutua eta drogamenpekotasunei eta bestelako adikzioei buruzko masterra zuzendu zituen, eta ikerketa-ildo horretako ikertzaile nagusia izan zen. Eusko Jaurlaritzak aitortutako «Bizi-kalitatea eta inklusio soziala» ikerketa-taldeko kide izan zen; tokiko, Estatuko eta nazioarteko 40 ikerketa baino gehiagotan parte hartu du, eta ehun argitalpen baino gehiago ditu.

Eusko Legebiltzarreko kidea izan zen IX. legegintzaldian (2009-2012), eta 2015eko uztailetik Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren buru da.

Pilar Cancela

Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Migrazioen Estatu idazkaria

Pilar Cancela Santiago de Compostelako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da, Laneko Arriskuen Prebentzioan goi-mailako titulua du, eta lan-gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko bitartekaria eta arbitroa da.

1993az geroztik Galiziako Xuntako Administrazio Orokorreko Goi Mailako Kidegoko funtzionarioa da. Galiziako Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia izan zen (2002-2003), eta Xuntako Lan Harremanen zuzendari nagusia (2005-2009).

2015etik 2021era Kongresuko diputatua izan zen, eta han Berdintasun Batzordeko eta Genero Indarkeriaren arloko Estatu Itunari buruzko Batzordeko presidentea izan zen. 2021etik 2023ra Nazioarteko Lankidetzarako Estatu idazkaria eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako (AECID) presidentea izan zen; halaber, Garapen Jasangarrirako Helburuak tokiko mailan ezartzeko NBEko idazkari nagusiaren Aholku Taldeko presidentea izan zen.

Hizlari gisa parte hartu du genero-berdintasunari, genero-indarkeriaren aurkako borrokari, garapenerako nazioarteko lankidetzari eta migrazioei buruzko konferentzia, mintegi eta jardunaldi askotan.

Pilar Cancela