Sarekin Days 2026 Sin Texto
Sarekin Sarea Logotipo
Cartel de Sarekin Days 2026. 19 y 20 de noviembre en la Torre Iberdrola
IZEN-EMATEA

SAREKIN DAYS

Ekintzailetza Jardunaldiak Bizkaian

Sarekin Days 2026 funtsezko hitzordua da Bizkaiko gertuko ekintzailetzarentzat. Aurtengo edizioan, inpaktu soziala duten proiektuak eta migrazio-esperientzia duten pertsonak izango ditu ardatz.

Bizkaiko gertuko ekintzailetzaren jardunaldien VII. edizioa azaroaren 19an eta 20an ospatuko da Bilboko Torre Iberdrolan, eta bi ardatz nagusi izango ditu: inpaktu-ekonomia eta gizarte anitz bateko ekintzailetza-ibilbide berriak.

Edizioaren bi ardatzak

Icono Sostenibilidad Verdee
Azaroak 19. 1. Eguna

Inpaktu ekonomia

Gizarte- edo ingurumen-erronkei erantzun berritzaile eta jasangarriak eman nahi dizkieten enpresak eta proiektuak.

Jardunaldi bat enpresa-eredu berriak ezagutzeko, ikasitakoa partekatzeko eta errentagarritasuna helburu sozialarekin nola uztartu aztertzeko.

Icono Manos estrechándose
Azaroak 20. 2. Eguna

Ekintzailetza-ibilbide berriak gizarte anitz batean

Talentu globala eta migrazio-esperientzia duten pertsonen ekintzailetza izango dira aztergai, eta arreta berezia jarriko da pertsona horiek berrikuntzari, gizarte-kohesioari eta tokiko garapenari egiten dieten ekarpenean.

Bizkaiari egiten dioten ekarpen ekonomiko eta soziala erakusten duten esperientziak eta ibilbideak.

Hitzaldiak

Sarekin Days 2026 jardunaldietan bi hitzaldi nagusi izango dira, gaur egungo ekintzailetzaren erronkei eta aukerei buruzko hausnarketari bide emateko.

Azaroaren 19an, Mondragon Team Academy (MTA World) erakundearen sortzaileetako bat den Jose Mari Luzarragak «Ekonomia soziala, inklusioa, berrikuntza eta inpaktua duten enpresa-eredu berriak» gaia landuko du. Helburu soziala, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituzten erakundeak nola sortu aztertuko du.

Azaroaren 20an, Destinia.com-en sortzaileetako bat eta CEOa den Amuda Gouelik bere ekintzailetza-esperientzia partekatuko du «Espero ezazu onena, presta zaitez txarrenerako eta kudeatu datorrena» izeneko hitzaldian, testuinguru aldakorretan proiektuen sorrerari eta bilakaerari buruzko gogoeta eginez.

Mahai-inguruak

Sarekin Days 2026ko mahai-inguruek erakundeen eta adituen arteko elkarrizketa-guneak eskainiko dituzte, edizioaren bi ardatzen inguruan ikasitakoa, erronkak eta aukerak partekatzeko.

Azaroaren 19an, «Inpaktu soziala: xedeak enplegua eta oparotasuna sortzen dituenean» izeneko mahai-inguruan, ekonomia sozial eta solidarioko ordezkariek jarduera ekonomikoa eta inpaktu positiboa uztartzen dituzten enpresa-eredu berriei buruzko esperientziak partekatuko dituzte.

Azaroaren 20an, «Talentu globala, tokiko aukerak» mahai-inguruak migrazio-esperientzia duten pertsonek gidatutako ekintzailetza izango du ardatz, eta pertsona horien ibilbideak, ikasitakoa eta Bizkaiko garapen ekonomiko eta sozialari egiten dizkioten ekarpenak ikusaraziko ditu.

Arrakasta-kasuak eta esperientziak

Sarekin Days 2026 jardunaldiek dagoeneko beren proiektuak gauzatu dituzten pertsonei emango diete hitza, proiektu horiek nola garatu dituzten, zer ikasi duten eta lurraldeari zer ekarpen egiten dioten bertatik bertara konta dezaten.

Azaroaren 19an, «Eredu sozialeko arrakasta-kasuak» izenburupean, inpaktu soziala duten proiektuak garatzeko eta jarduera ekonomikoa helburu sozialarekin uztartzeko modu desberdinak erakusten dituzten enpresa-esperientziak aurkeztuko dira.

Azaroaren 20an, «Enpresa-esperientziak gizarte anitz batean» atalak migrazio-esperientzia duten pertsonek bultzatutako ekintzailetza-ibilbide berriak ezagutaraziko ditu. Pertsona horiek ikasitakoa eta beren proiektuek lurraldeari egiten dioten ekarpena partekatuko dituzte.

Sarekin Beats

Azaroaren 19ko arratsaldean, Koalak Studiosek sormen-esperientzia bat gidatuko du, musikaren eta sorkuntza kolektiboaren bidez pertsona ekintzaileak elkarren artean harremanetan jartzeko.

Parte-hartzaileak taldetan antolatuko dira, elkar ezagutzeko eta Bizkaian ekitearen abantailei, eragozpenei, balioei eta ziurgabetasunei buruzko abesti propioa sortzeko. Abestiaren letra, estiloa eta erritmoa landuko dituzte, adimen artifizialeko tresnak estudioaren sormen- eta musika-zuzendaritzarekin uztartuz.

Bestelako proposamen bat, esperientziak partekatzeko, lankidetzan aritzeko modu berriak ezagutzeko eta ingurune hurbilago eta parte-hartzaileago batean pertsona ekintzaileen arteko harremanak sortzeko.

Sarekin Sariak

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatutako Sarekin Sariek Bizkaiko gertuko ekintzailetzari ekarpena egiten dioten enpresa-ekimenak eta ibilbideak aitortzen dituzte.

Bigarren edizio honetan, aitortza horiek lurraldean inpaktu positiboa sortzen duten proiektuak, jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa uztartzen dituzten enpresa-ereduak eta enpresa-ehunaren jarraipena eta garapena sustatzen dituzten esperientziak dituzte ardatz.

Sarea ehuntzen

Sarekin Days Bizkaiko ekintzailetza-ekosistema osoarentzako topagunea ere bada: instituzioak, erakundeak, enpresak, Sarekin Sareko erakundeak eta, jakina, pertsona ekintzaileak nahiz ekiteko asmoa dutenak biltzen ditu.

Jardunaldietan, parte hartzeko eta elkarrizketarako guneez gain, edizio honetako gaiekin lotutako ekintzailetza-proiektuen erakusketa bat bisitatzeko aukera izango da. Bertako panelek gizarte-ekintzailetzako ekimenak eta haiek sustatzen dituzten pertsonen migrazio-esperientziatik sortutako proiektuak erakutsiko dituzte.

Ekiten hasi berri diren pertsonak ibilbide luzeagoa dutenekin elkartzeko, beste proiektu batzuk ezagutzeko eta beren proiektua partekatzeko aukera.

Erakunde elkarteak

Erakunde publikoak

Sareak: fundazioak eta elkarteak

Prestakuntza-erakundeak

Kolaboratzaileak