Sarea Ehuntzen
Sarekin Days Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren topagunea da. Bi jardunaldietan, instituzioak, erakundeak, enpresak, Sarekin Sareko erakundeak eta pertsona ekintzaileak espazio berean elkartuko dira, hitz egiteko, esperientziak trukatzeko eta harreman berriak sortzeko.
Topaketa guztientzat irekia da: bai dagoeneko proiektu bat martxan dutenentzat, bai ekiteko asmoa dutenentzat. Bizkaian ekintzailetza sustatzen duten instituzioak, ekintzailetzaren etapa bakoitzean pertsona ekintzaileei laguntzen dieten Sarekin Sareko erakundeak eta partekatzeko esperientzia duten erakunde eta enpresak bertan izango dira, entzuteko, orientatzeko eta hitz egiteko.
Eman izena Sarekin Days jardunaldietan
Ekiten ari bazara edo ekiteko asmoa baduzu
Sarekin Days aukera bat da ibilbide luzeagoa duten pertsona ekintzaileei entzuteko, dagoeneko martxan dauden proiektuak gertutik ezagutzeko eta nola hazi dituzten ikasteko. Bizkaian ekintzailetzari laguntzen dioten erakunde eta instituzioetara hurbiltzeko aukera ere bada, besteak beste, Sarekin Sareko erakundeetara, nola lan egiten duten ezagutzeko eta haiekin zure ideia edo proiektuari buruz hitz egiteko.
Eta, batez ere, partekatzeko gunea da: zure proiektua, erronkak eta ideiak antzeko egoeran dauden beste pertsona ekintzaile batzuei azaltzeko, eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosisteman lankidetzarako eta aliantzetarako aukerak aurkitzeko.
Ekintzailetza-proiektuen erakusketa
Torre Iberdrolako topagunean 15 ekintzailetza-proiekturen erakusketa bisitatu ahal izango da: gizarte-ekintzailetzako ekimenak eta migrazio-esperientzia duten pertsonek sustatutako proiektuak. Panel bakoitzak proiektu bat eta haren ibilbidea aurkezten ditu, eta gertuko ekintzailetzak enplegua, gizarte-kohesioa eta tokiko garapena nola sortzen dituen erakusten du.
Proiektu horien atzean dauden pertsonak jardunaldietan izango dira: aukera ona izango da haiekin hitz egiteko eta proiektuak nola aurrera atera dituzten bertatik bertara ezagutzeko.