Varias personas de distintos orígenes conversan
SarekinDays » Egitaraua » Parte-hartzaileak » Enpresa-esperientziak gizarte anitz batean

Migrazio-esperientzia duten pertsona ekintzaileen arrakasta-kasuen aurkezpena, ekintzailetza-ibilbide berriak, ikasitakoa eta lurraldeari egindako ekarpenak ikusarazteko.

Migrantoria

Stella Garcia Migrantoria3

Stella García

Migrantoria aholkularitzako koordinatzailea

web gunea

Stella Garcia 2001ean iritsi zen Argentinatik, eta 2003tik Bilbon bizi da. Historian lizentziatua eta migrazioetan eta kulturarteko hezkuntzan espezializatua, Euskadin garatu du bere ibilbide profesionala, betiere migrazioekin lotuta.

2021ean, DEMAk emandako laguntzarekin, aholkularitzaren arloan ekiteko urratsa eman zuen, eta 2024an Migrantoria Elkartea sortu zuen Alfredo Bezosekin batera. REAS Euskadi elkartearen bazkidea da. Migrantoriak kultura-aniztasunaren kudeaketan laguntza eskaintzen die erakunde publiko zein pribatuei.

Besteak beste, enpresetan aniztasuna kudeatzeko programa bat garatu du, DEMAk sustatutako Hegan programaren bidez gauzatu zena, eta Barakaldon MIGRALAN Sarearen dinamizazioaz arduratzen da.

Maga Liuba

Maga Liuba

Liubov Burianska

Valores Mágicos-eko zuzendari artistikoa, aktorea eta langileen kudeaketaren arduraduna

web gunea

Liubov Burianska, eszenatokietan Maga Liuba izenez ezaguna, Kieveko Unibertsitatean Interpretazioan eta Zuzendaritza Artistikoan lizentziatua da. 2014an Ukrainatik iritsi zen, bi seme-alaba txikirekin, eta ez zekien bere lanbidean berriro jarduteko aukerarik izango ote zuen.

Lore-saltzaile, artisau, masajista eta coach-a izan zen, eta bost urtez bere yoga zentroa zuzendu zuen, harik eta magiak, Óliver Magoaren eskutik, bere alderdi guztiak batzeko aukera izan arte.
Gaur egun, haur, familia eta helduentzako ilusionismo-ikuskizunak zuzentzen eta protagonizatzen ditu Valores mágicos konapainiarekin. Bederatzi urte daramatza magian eta hainbat sari nazional jaso ditu. Esaldi bakar batean laburbiltzen du bere filosofia: “Magia zure baitan dago”.

Jappy Gallery

Lili Villalobos Jappy Gallery

Lili Villalobos

Jappy Gallery sortzaileetako bat eta CEO

web gunea

Lili Villalobos Wilches enpresaria da, 18 urte daramatza haur-hezkuntzan, sormenean eta gizarte-eragina duten proiektuetan lanean. DILYAN Montessoriren sortzaileetako bat da. Montessori metodoaren hezkuntza-proiektu aitzindaria da Bizkaian, eta errespetuzko hezkuntzaren eta esperientziaren bidezko ikaskuntzaren alde egin du apustua.

Jolasaren eta estimulazio sentsorialaren ezagutza horretatik jaio zen Jappy Gallery, Bilboko zentzumen-museoa, artea esperientzia parte-hartzaile eta inklusibo bihurtzen duena.Museoaz gain, zentzumen-espazioak eta -instalazioak sortzen ditu enpresentzat, erakundeentzat, hezkuntza-ikastetxeentzat eta ekitaldietarako.

Izan ere, bere leloak dioen bezala: «Zoriontasuna J rekin idazten da».