Sarekin Sariak 2025
Asmoz ekitearen balioa aitortuz
Sarekin Sarien lehen edizio honen helburua da gertuko ekintzailetza balioan jartzea eta ekonomia jasangarria bultzatzea, Bizkaian balantze hirukoitzean oinarrituta: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak ematen dituen sariak, Bizkaian enpresa-sarea aberasten eta enplegua sustatzen laguntzen duten pertsonen konpromisoa, dedikazioa eta ekimen ekintzailea saritzeko.
#SAREtu
#SAREtu
Enpresa sarituak
Iraunkortasunarekin, ongizate sozialarekin eta inklusioarekin konprometitutako moda-etiketa da. Proiektu solidarioetan parte hartzen du eta tokiko enpleguaren aldeko apustua egiten du, bere bildumak Portugaleten ekoiztuz, tokiko tailerrak babestuz eta kalitatezko artisau-joskintza bermatuz.
Iraunkortasuna da bere oinarrietako bat: material birziklatuak eta vintage erabiltzen ditu, hondakinak murrizten ditu eta ehun naturalak eta organikoak lehenesten ditu.
Boutique-ereduaren bidez, bilduma mugatuetan oinarrituta, gainprodukzioa saihesten du eta produktuen esklusibitatea eskaintzen du. Horri esker, marka etengabe hazten ari da, diseinua, kalitatea eta ingurumen-erantzukizuna baloratzen dituzten bezeroen artean.
Barakaldon kokatutako osasun-zentro integrala da, ongizate fisiko, mental eta emozionalera bideratutako zerbitzu anitzak eskaintzen dituena. Hasieran, Koru Fisioterapia izenarekin, jarduera esklusiboki fisioterapian oinarritzen zen. 2023ko maiatzean egindako enpresa-transmisioaren ondoren, zuzendaritza berri baten gidaritzapean, zentroak ikuspegi diziplina anitzeko eredurantz eboluzionatu du, pertsona ardatz nagusi bihurtuz eta osasuna modu integral eta bateratuan lantzen du.
Talde-lanaren, arreta pertsonalizatuaren eta prebentzioan oinarritutako osasun-ikuspegiaren alde egiten du, laguntza etengabea eta paziente bakoitzaren ahalduntzea sustatuz.
Urbegi 2002an sortu zen, enpresa eta erakundeei kalitate handiko eta lehiakorrak diren irtenbideak eskaintzeko eta aldi berean egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegua sortzeko helburuarekin. Gaur egun, Urbegi Taldeak ia 600 langile ditu hainbat eremu geografikotan, Euskal Herria eta Mexiko barne.
Talde oso bat dago lan-inklusioa bultzatzen duten ekimenak lagundu, gidatu eta garatzeko lan egiten duena. Aniztasuna baloratzen dute eta ingurune inklusibo bat sortzeko ahalegina egiten dute, oztopoak gainditzea eta aukera-berdintasuna benetako errealitate bihurtzea helburu hartuta.