Taller Foto
SarekinDays » Sarekin Beats

Ekintzailetzaren
soinu-banda

Azaroaren 19ko arratsaldean, Sarekin Daysek harremanak sortzea sormen-erronka partekatu bihurtuko du. Ekiten duten pertsonek antzeko esperientziak bizi dituzte egunero, baina askotan ez dute elkar ezagutzen. Sarekin Beats sarea ehuntzeko modu sortzaile eta hurbila da.

Nola funtzionatzen duen

Parte-hartzaileak crew taldetan banatzen dira, hamar bat pertsonako mahaietan, eta talde bakoitzak bere abestia konposatzen du Bizkaian ekiteak dakartzan abantailei, eragozpenei, balioei eta ziurgabetasunei buruz. Abestiaren letra idazten dute, eta estiloa, erritmoa eta ahotsa aukeratzen dituzte. Koalak Studiosek taldeek sortutakoa abesti bihurtzen du, adimen artifizialeko tresnak bere sormen- eta musika-zuzendaritzarekin uztartuta. Belarria eta irizpidea baliatzen ditu, eta behar adina bertsio egiten ditu, abestiak crew taldearen nortasuna islatu arte.

Taldean konposatzeak edozein bisita-txartelek baino hobeto laguntzen du hasierako lotsa gainditzen. Arratsaldearen amaieran abesti guztiak elkarrekin entzungo ditugu, eta elkarrizketak topaketa ireki batean jarraituko du.

Hona arratsaldearen doinua

Crew taldeetan elkarsorkuntza

Elkarrekin entzutea

Topaketa irekia

Natalia Perez

Natalia Pérez

30 urtetik gorako musika-esperientzia duen konpositorea, ekoizlea, abeslaria eta gitarra-jotzailea.

Alba Vidal

Alba Vidal

Estudioko sormen-zuzendaria; 2025ean, Forbes aldizkariaren negozio-munduko pertsona sortzaileenen TOP 100 zerrendan sartu zuten.

Gidaritza: Koalak Studios

Koalak Studios Bilbon egoitza duen diziplina anitzeko sormen-estudioa da, eta laborategi bizi baten moduan funtzionatzen du: ikertu, esperimentatu, ekoitzi eta irakatsi egiten du. Jakin-mina, irizpidea eta ofizioa benetako proiektu bihurtzen ditu, bai estudioan konfiantza dutenen eskariz, bai bere ekimenez: kanpainak, edukiak, ekitaldiak, tresnak, formatuak eta arte-lanak.