Mahaia ingurua
Talentu globala,
tokiko aukerak
Mahai-inguruko moderatzailea
Miguel Ángel Puentes
Candela Radioko zuzendari nagusia
2008az geroztik Candela Radio zuzentzen du. Gizartea eraldatzeko komunitatean oinarritutako kulturarteko komunikazio-proiektua da. Arte Ederretan lizentziatua da, eta berdintasunari, gazteriari eta bizikidetzari buruzko irrati-saioak eta irrati-tailerrak sustatzen ditu.
Universidad Nacional de Colombia izeneko unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen, eta UPV/EHUn Eskultura eta Espazio Publikoa eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa arloetan prestakuntza jaso zuen. 2008az geroztik Candela Radio zuzentzen du. Bertan, feminismoari, gazteriari, bizikidetzari eta zurrumurruen aurkako jarduerei buruzko irrati-saioak eta tailerrak sustatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan. Gainera, Festival Gentes del Mundo jaialdiaren bazkide sortzailea eta arte- eta komunikazio-arloko koordinatzailea da.
Jolie Botuli Lokaya
IRDAS erakundeko proiektuen koordinatzailea
Nazioarteko harremanetan eta garapenerako lankidetzan aditua da. IRDASen proiektuak koordinatzen ditu, Afrikako diasporak garapen jasangarrian eta inklusio sozialean parte hartzea sustatzeko.
Bere ibilbidearen ardatzak gizarte-eraldaketarako hezkuntza, genero-berdintasuna eta Afrikaren eta Europaren arteko garapenkidetza dira. Anesvad Fundazioarekin lankidetzan, STEAM arloko bokazioak sustatzeko proiektuak koordinatu ditu Barakaldoko eta Portugaleteko ikastetxeetan. Gainera, STEAM arloko emakume profesional afrikarren sareak sustatzen ditu ASAE – Alliance STEAM Africa Education plataformaren bidez. Gaur egun, hezkuntza inklusiboko eta haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren prebentzioko proiektuak koordinatzen ditu. Proiektu horiek Bizkaiko Foru Aldundiak, Educok eta Europar Batasunak finantzatzen dituzte.
Alberto Galindo
Asocolvas elkarteko zuzendari nagusia (Euskadiko Kolonbiarren Elkartea)
Industria-ingeniaria da, MBA titulua du eta nazioarteko lankidetzan espezializatuta dago. 20 urtetik gorako esperientzia du, eta profesionalen kolektiboa euskal gizartean txertatzeko lan egiten du, talentu globala eta tokiko enpresa-garapena lotuz.
Alberto Galindo Hernándezek Asocolvas (Euskadiko Kolonbiarren Elkartea) zuzentzen du. Euskadin MBA bat egin duen industria-ingeniaria da, eta nazioarteko lankidetzan espezializatuta dago. Generación Digital para Equipos Directivos programako prestakuntza eta Project Management arloko nazioarteko ziurtagiriak ere baditu. Hautagaitza instituzionalen eta herritar migratzaileen arteko hauteskunde-foroak antolatzen aitzindaria izan da, eta ikusgarritasuna eta berdintasuna sustatzeko ekimenak bultzatzen ditu, hala nola Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluan emakume liderrak aitortzea eta erreferente migratzaileak balioan jartzea.
Kateryna Kaminska
UkraniaSOS–Euskrania, pertsona errefuxiatuen gizarte-erakundea
Ekintzailea eta Bizkaiko berrikuntza-ekosistemen dinamizatzailea da. Ukrainar jatorrikoa da, eta 13 urte daramatza Bilbon bizitzen. Talentua, enpresak eta erakundeak harremanetan jartzen ditu aukerak sortzeko.
Euskadin bere ibilbide profesionala berreraiki ondoren, gaur egun Strategic Growth & Business Advisor gisa lan egiten du, pertsona ekintzaileak, enpresak, erakundeak eta proiektuak harremanetan jarriz negozio-, lankidetza- eta inpaktu-aukera berriak sortzeko. BE THE CHANGE komunitatearen sortzaileetako bat da. Komunitate horrek ekintzailetza, berrikuntza soziala eta harreman profesionalak sustatzen ditu. Bere ikuspegia ideia soil batean oinarritzen da: talentua edozein tokitatik etor daiteke, baina loturak, konfiantza eta aukerak behar ditu talentu hori lurraldearentzat baliotsu bihurtzeko.
George Belinga
Koop SF 34 mikroenpresa sozialen haztegiaren sortzailea
Jatorri espainiar eta kamerundarreko ekintzaile soziala da. Bilboko Koop SF 34ren bidez, ekintzailetza, ekonomia soziala eta pertsona migratzaileen inklusioa sustatzen ditu, eta Euskadiko proiektuak Kamerungo garapen-prozesuekin lotzen ditu.
Bilbon Koop SF 34 sortu zuen, ekintzailetza, ekonomia soziala eta pertsona migratzaileen inklusioa sustatzen dituen erakundea. Berrikuntza sozialean, komunitate-garapenean eta nazioarteko lankidetzan esperientzia du, eta GubiLab, Kamanga, BINI eta Zenda bezalako ekimenak sustatu ditu. Bere lanaren ardatza gazteentzat, emakumeentzat eta komunitate migratzaileentzat aukera ekonomikoak sortzea da, inpaktu soziala duten ekintzailetza-ereduen bidez. 2018ko Novia Salcedo Nazioarteko Saria jaso zuen, TEDxen hizlari gisa parte hartu du, eta 2019an El Correo egunkariak urteko 19 bizkaitar nabarmenen artean sartu zuen.
Mariama Niang Sylla
Teranga Bizkaiko Senegaldarren Elkarteko presidenteordea eta aholkulari juridikoa
Atzerritartasun- eta migrazio-zuzenbidean espezializatutako abokatua da, Teranga Bizkaiko Senegaldarren Elkarteko presidenteordea eta aholkulari juridikoa, eta TuExtranjeria.com-eko CEOa.
Espainian jaioa da, Kantabriako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen, eta Ilustre Colegio de Abogados de Cantabria izeneko elkargoko kidea da. Esperientzia handia du pertsona migratzaileei eta gizarte-erakundeei aholkularitza juridikoa ematen. Teranga Bizkaiko Senegaldarren Elkarteko presidenteordea, aholkulari juridikoa eta abokatua da, baita Gipuzkoako Boolo elkarteko abokatua ere. Santanderren eta Bizkaian egoitzak dituen TuExtranjeria.com abokatu-bulegoaren bidez, aholkularitza eta laguntza juridikoa eskaintzen dizkie pertsonei eta enpresei.